Joan gaitezen mundu irudimentsu eta berrietara

Kultura aldarrikatzen dut! Horrela, gordinik.

Zinema, antzerkia, dantza, literatura, poesia, musika, artea… izan ere, kulturak ideia berriak eskaintzen dizkigu, edo betikoak, baina beste hizkuntza batean. Bihotz eta erraietatik ateratzen diren ideiak, sentimenduak, gogoetak, gure burmuineraino heltzen direnak eta nire ustez, mundua ikusteko modu desberdina ematen digutenak. Bizi kultura, ihes egin dezagun telebistak eta egunerokotasunak eskaintzen digun mundu gris eta prefabrikatu horretatik eta joan gaitezen mundu irudimentsu eta berrietara! Ausartu! Bidaia magikoa egin eta benetako aberastasuna topatuko duzu, ziur naiz!

Murgildu zaitez zirkuitu ofizialetik kanpo dauden lekuetara. Ezagutu itzazu hiriak edota auzoak eskaintzen dizkigun aukerak, asko dira eta! Ausartu, bizitza bakarra da, probatu gauza berriak eta nola ez…

Ongi bizi!