Hizpide: Alfredo Remirez otsailaren 27an epaituko dute sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia

Alfredo Remirez amurrioarra 2015ean atxilotu zuten, Armiarma hiru operazioan, sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita. Twitterreko @erreharria kontutik idatzitako txio batzuengatik da. Otsailaren 27an epaituko dute Espainiako Entzutegi Nazionalean. 2 urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inhabilitazioa eskatzen diote. Hainbat elkartasun ekimen antolatu dituzte azken asteetan eta guzti horien berri eman digu.