Khea Ziater konpainiaren Winona & Grace ikuskizuna Arriaga antzokian eskainiko dute

Khea Ziater konpainiaren Winona & Grace lan berria eskainiko du astearte eta asteazkenean Arriaga Antzokian. Bi aktore gazte (Ainhoa Artetxek eta Graciela Donizek gorpuztutakoak) zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudenaz ohartzen dira. Orduan, euren burua patuaren esku uztea erabakitzen dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren ezagutuko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume… Ainhoa Artetxek ekarri dizkigu xehetasunak.