'Una botella en el mar de Gaza' filma eskainiko dute Martzana kaian

"Emakumea, erresistentzia eta errebeldia" lelopean, Palestinarekin lotutako filmak proiektatu ditu uztaileko asteazkenetan Gite-Ipes elkarteak Martzana kaian. Gaur gauean azken emanaldia izango da.

Thierry Binistirenaren `Una botella en el mar de Gaza´ da gaur 21:30ean Martzana kaian, Pirata tabernaren atzealdean, aire librean, ikusi ahalko den filma.

Orain baino lehen Maryse Gargourrenaren `La Tierra habla Arabe´ eta `La tierra de Blanche´ eta Annemarie Jacirrenaren `La sal de este mar´ filmak eskaini dira.

Emakumea, Erresistentzia eta Errebeldia izeneko zine ziklo hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker antolatu du Gite-Ipes elkarteak.