Horretarako Marian Bilbatua adituaren hitzaldia izango da eta ondoren dinamika parte-hartzailea egingo dute bertaratutako guztien iritziak jasotzeko. Haur txokoa eta itzulpen zerbitzua izango dute ere. (Egitaraua)
Aurten LOMCEk agindu eta Heziberrik bere egin dituen Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako azterketak, DBH 4.ekoa eta baita batxilergoko 2. mailakoa egin beharko dira gure ikastetxeetan. Inposaketa horiei aurten ere planto egiteko dinamika ere martxan jarriko du HPT-k.