Ikastaro mordoa aukeran KRMLn

Eman izena! 

Helduentzako marrazketa, batukada, dantza garaikidea, dantza latinoak, gimnasia erritmikoa, txalaparta, kantua, euskara, material biziklatua, clowna, kontakt+inprobisazioa, dantza greziarrak... ikastaroak eskainiko dituzte Karmelo Ikastola zaharrean. 

Izena emateko krml.kudeaketa@gmail.com helbidera mezua idatzi behar dute interesa dutenek ondorengo datuekin: izen-abizenak, eposta, ikastaroaren izena eta ikastaroa egiteko lehentasunezko egun/orduarekin.