Larunbatean auzolanak elkartuko gaitu berriro

Erabiltzailearen aurpegia KARMELA 2017ko ots. 9a, 10:49

Auzoak ematen digu, auzoari ematen diogu, eta emanez eraikitzen dugu elkar, auzoa eta Karmela. Horregatik, larunbat honetan, Otsailaren 11, auzolan eguna daukagu Karmelan goizeko 10tik aurrera. Etorri eta izan parte!

Egitekoen zerrenda prest daukagu, ea denon laguntzaz guztiak bukatu ahal ditugun:
- infogune bat eraiki
- frontoia konpondu
- logelak atondu
- garbiketa generala egin
- mural moloia sortu
- ...

Larunbaterako motorrak berotu bitartean, hemen datoz aste honetako...

NOBEDADEAK!
Sozialismoaren Historia Labur Bat liburuaren irakurketa dialogikoak hasiko ditugu Karmelan. Lehenengo topaketa Otsailaren 17an izango da eta bertan 1.go kapituluaz hitz egingo dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi krml.bizirk@gmail.com helbidera

Eta betiko bezala, beste edozertan ere parte hartu nahi baduzu, etorri edo idatzi krml.bizirik@gmail.com helbidera.

Izan parte eta larunbatera arte!