Begoñako Errepublikako 100 "mahats-zorri" baietz Wikipedian urteurrenerako!

100 urte beteko dira aurtengo abendu bukaeran. 1925eko urtarrilaren lehenengoan-edo anexionatu zuen Bilbok Begoña eta Deustu, derrigortuta edo.

Urteurrena erabil daiteke historia apur bat finkatu eta zabaltzeko. Hainbat bide egon daitezke hori egiteko. Wikipedia izan daiteke horretarako toki egokia. Begoñako Errepublika artikulua hobetu daiteke eta nik abendurako erronka bat botatzen dut:  100. urteurrenean Euskal Wikipedian Begoñako 100 pertsona baietz!

Tamalez ezin izango naiz joan gaur arratsaldean Txurdinagako udaltegiko hitzaldira. Aitzol Altunak emango du hitzaldia, berak idatzi duen  "Begoña herria: historia eta anexioa" liburua oinarri hartuta. Baina gai hori sakontzeko edo, lan-ildo bat zabaldu nahi dut, gutxienez nire bururako, baina askoren artean egin daiteke.

Wikipedian Begoñako Errepublika artikulua handitzen dabil apurka-apurka. Denon artean hobetu eta osa dezakegu. Horretarako hainbat datu eta dokumentu lortu daitezke iturburu hauetatik:

Gainera, nik abendurako erronka bat botatzen dut: baietz Euskal Wikipedian "matzorrien" artikuluak 100era ailegatu!
100. urteurrenean 100 "mahats-zorri" baietz!

Orain, martxoan, 42 besterik ez dira agertzen Wikipediako Mahatsorriak kategorian, eta horien artean hiru bakarrik dira emakume (Eulalia Abaitua, Oihana Bartra eta Aiora Renteria).
Begoñako Errepublikako auzo batean (Arabella, Bolueta, Castaños, Loruri, Matiko, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe, Txurdinaga, Uribarri, Zurbaran)  jaio, bizi edo lan egin duen beste gizon edo emakumerik ikusi duzu Wikipedian? edo Wikipedian sartu beharko genuke baten bat? Lagundu, mesedez.

Hauek dira martxoaren 12an Wikipediako Mahatsorriak kategorian dauden artikuluak: