Orri edo zorri? Zer da "matzorri"?
Garaizarko Matsorriak abesbatzan orria jartzen dute beren irudietan:
Mahats orriak blog-komunitatea sortu zuen Asapala kultur elkarteak 2006an, eta han ere nabarmena zen orriaren aipamena:
Baina mahats-zorria ere badago, intsektu bat da. filoxera izenarekin ere agertzen dena, mahatsondoaren bizkarroia da.
Eta batzuetan biak batera azaltzen dira eta txakonlingilearen hondamendia izaten da izurrite hori. Esaterako Alemaniako Joachim Schmid-ek atera zuen argazki honetan:
Ander Altuna Gabiola adituari eskatu genion hiztegietan eta interneten aztertzeko, ea interpretazio bi horiek non agertzen ziren. Hau da berak erantzun zuena:
Orotariko Euskal Hiztegian ez dago ezer adierazgarririk:
- https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=1694&lang=eu&query=mahats+orri
MAHATS-ORRI (L ap. Lh; mats-orri V-gip ap. Etxba Eib; Lcc, Lar; matzorri Mic 8v). "Pámpano, mats <-sc-> orria, panpanoa" Lcc. "Pámpana, matsostoa, matsorria" Lar. "Mats-orrixak keriza ederra eitten dau" Etxba Eib. Cf. Azc PB 106: "Ian da ausnar bakarrean / matzen orria".
v. MAHATS-HOSTO. [Basauntzak] kili ta kili gero / deutso ekiten / mats or[r]iai. Zav Fab, RIEV 1909, 28. Mats-orria, koskordun tremesa edo talo zapala. Ag G 164. Norbaiti errosena kentzeko, mat<s>orriz txapel bat egin ta buruan ezarri. A EY IV 236.
Basauntz mats-orri-yalea.Zav Fab RIEV 1909, 28.
Ostendu yake ederto / mats-orri-pean. Zav Fab RIEV 1909, 28.
Emiliano Arriagaren "Lexicón bilbaino"n, ezta ere:
- https://www.bilbaopedia.info/lexicon-bilbaino-emiliano-arriaga
Machorri "Del o. matzu-eri, tierra de viñedos:) Son conocidos por este apodo los naturales de Begoña ó begoñeses."
Horrela errematatzen dute euskalmemoriadigitalekoek; "Se trata de una palabra procedente del término “metsorri“, que en euskera significa “pámpano."
Sarean "Jonetzebarri"-ren erreferentzia interesgarri bat topatu du gero EITBko blogetan:
- https://blogs.eitb.eus/bilbao/2012/02/07/diccionario-de-bilbao-%C2%BFque-es-tomatero-machorri-y-babasorro/
Jonetzebarri
ieup! a todos los inventores de la penicilina. (ieup! penilizilinaren asmatzaile guztiei)
Emiliano 1919an hil zen. Seguramentean, ez zen enterau zelako dregollue ekarri euskun “filoxera”k Begoñera. Baina gu bai, gu begoñarrak gara, mahatxorriak goitizenez. Ez nator hona letra bat aldatzera, susterbakotasunari alanbradak ifintera baino. Argi dago, “metsorri” berbea errata hutsa da.
Kuestiñoa da, ba ze, machorri (para los que se resisten a acercarse al vascuence Euskarara hurbiltzeko gogoriik ez dutenentzat) edo mahatxorri “filoxera” da, filoxera edo filoxero. Izen gaiztoa jarri ziguten benetan, geu txakolinerurik onenak izanik. MAHATXORRIA argi dago zer den, MAHATS ZORRIA. Y no le des más vueltas. Todo lo de más es susterbakotasune, o bien amnesia o bien querer suavizar la crueldad que supone llamarle a la victima con el nombre del genocida. (Eta ez eman beste bueltarik, Beste guztia susterbakotasuna da, edo amnesia, edo biktimari genozidaren izenarekin izendatzeko gordintasuna gozatu nahi izatea).
Iritzi anonimoa da azken hori, baina badu heldulekua; izan ere, mahats-zorri 'filoxera' da (Vitens vitifolii) eta, hortaz, Jonetzebarri horren burutazioa zuzena izan liteke, ... edo ez.
Nagusiki Wikipedian datorren definizioa da toki gehienetan dagoena, matserri eta matsorri, baina jatorriaz ez da ezer esaten. Nagusiki baserri-giroko udalerria zen Begoña. Mahasti asko eta txakolin ugari egiten zen Begoñan. Hortik dator Mahatserri herriaren ezizena eta bertakoei ematen zitzaien mahatsorri izena.
Beraz, hasieran esandakoa: gaur egunean ezinezkoa da jatorrizko interpretazioa zein izan zen jakitea.
Baina ez kezkatu, buruan izan bi interpretazio badirela. orri eta zorri, eta momentuaren arabera komeni zaizuna erabili lagunekin txantxa egiteko. ;-)
Ondo izan.
Ander Altuna Gabiola eta Kepa Sarasola Gabiola
Argazki gehienak Wikipediakoak dira, hauek dira:
Buena_uva,buen_albari%C3%B1o_(pre-veraison).jpg Miguel Angel Garcia CC-BY-SA- Garaizarko Matsorriak abesbatza
- Mahats orriak blog-komunitatea
- Dactylosphaera_vitifolii_1_meyers_1888_v13_p621.png Meyers Konversations-Lexikon CC-BY-SA
- Reblaus_Blattgallen.JPG Joachim Schmid CC-BY-SA
- Bego-oña dantza taldea CC-BY-SA