Korrikaren aldeko mosaikoa Uribarrin

Erabiltzailearen aurpegia Tanttaka euskara taldea 2015ko ots. 18a, 13:27

Aurreko korrikan auzokideon partehartzearekin egin genuen Flashmob-a mundiala izan zen! Aurtengo ediziorako mosaiko bat egitea da helburu eta martxan gabiltza!

Honetan ere uribarritar guztien partehartzea ezinbestekoa da! Horretarako, martxoaren 13an egingo den mosaikorako deia zabaldu nahi dizuegu. Uribarrin ere euskaraz bizi nahi dugulako eta korrikaren alde gaudela erakusteko, ez ezazu galdu mosaiko erraldoian parte hartzeko aukera! URIBARRI EUSKAHALDUN!!