Olentzero 2014

Ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dute Zorrotzan neguko solstizioa ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia zorrotza.info 2014ko abe. 15a, 09:50

Zorrotzako Jai Batzordeak eta auzoko taldeen koordinakundeak egitarau zabala prestatu dute gabon hauetarako. Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era bitartean, adin guztiei zuzendutako ekintzak egongo dira auzoan.

Egitaraua

Abenduak 19, ostirala

18:00. Imanol Ituiñoren 'Magia a tutiplen' saioa Auzo Etxean.

Abenduak 23, asteartea

21:15. Gabonetako 3 otzaren zozketa, Merkatarien Elkartearen egoitzan, Laguntasuna elkartearen eskutik.

Abenduak 24, asteazkena. Olentzeroren eguna

17:30. Kantu-kalejira Olentzerorekin Zazpi Landa ikastetxetik.

19:00. Olentzeroarigutunak emateko unea Azokako kioskoan.

Abenduak 26, ostirala

18:00. Gaztain erreen banaketa Jon Urzelai parkean.

18:30. Triki-dantza-poteoa Ibai Arte taldearen eskutik.

Urtarrilak 3, larunbata

18:30. Txinbatukada, Txinotarrak konpartsaren batukada Auzoko plazatik.

Urtarrilak 4, igandea

18:30. Errege Magoen desfilea Zorrotza-Kastrexana errepidetik Laguntasuna elkartearen eskutik. 

19:00. Txokolatada Azoka plazan.

Urtarrilak 5, astelehena

18:30. Zorrotza-Kastrexana 25etik Zorrotza Kantari.

23:00. Jai antimonarkikoa kioskopean.