Lan eguna eta abenduak 12

Jakingo duzuenez, Karmelo Ikastola zaharreko patioa, frontoia eta aldagelak erabiltzen hasi gara dagoeneko. Hala ere, instalazioen egoera hobetzeko oraindik lana dago egiteko.

Lan horiek aurrera atera ahal izateko, lan eguna jarri dugu abenduaren 11n arratsaldeko 18:30ean ikastolan bertan. 
 
Bestalde, gogoratu abenduaren 12an hurrengo ekimena prestatu dugula: 'Hartu zure espazioa'.
11:00 Bisita gidatua
12:00 'Hartu zure espazioa' dinamika
15:00 Bazkaria
17:00 Teatroa
18:00 Musika: Puro Luego