50 urte euskara partekatzen

bertonaldizkaria 2016ko mar. 14a, 09:30

Argazkia: Benito Fiz Diez

Joan den larunbatean euskaltegia kalera atera zuten Santutxun 1966an auzoan sortu zen Gau Eskolaren 50. urteurrena gogoratzeko.  

Irakasle ohiek hartu zuten hitza, besteak beste, euskara zelan irakasten zuten azaltzeko. Garaian garaiko metodologia eta testuliburuak izan zituzten hizpide batik bat. Euskalduntzen, Jalgi hadi, Hormairudiak, Kulturgintza, Ahoz aho, Solas jolas, Hitzetik hortzera, Amaiera Atazak... Horiek erabili dira, beste askoren artean, Santutxun Gau Eskolara edota euskaltegira hurbildu diren auzotarrei euskara irakasteko.

Giro paregabea sortu zen Santutxu eta Karmelo kaleen izkinan. Topagune polita izan zen 50 urteetan ikasle eta irakasle izan diren auzotarrentzat memoria egiteko eta freskatzeko eta, bide batez, Santutxun euskararen irakaskuntzan parte hartu dutenen lana aitortzeko. 

Argazki bilduma hemen

 

[2016-03-10] “AEK-k mundu osoko joera didaktiko eta metodologikoak erakarri ditu euskarara”

[2016-03-07] Santutxu-Txurdinagako Euskararen Astea 2016