2018/06/08 20:00

Euskal preso, exiliatu eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioa "Prest gaude, Orain Presoak!

Euskal preso, exiliatu eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioa "Prest gaude, Orain Presoak!
Egunkari Plaza, Santutxu
Ostiral honetan, ekainak 8, arratsaldeko 8:00etan Egunkari plazatik mobilizazioa izango dugu."ORAIN PRESOAK". Kontuan izan, auzoko MAHATSONDOAK gurekin izango dugula, euskal presoekiko elkartasuna eta beraiei dagozkien eskubideak errespeta daitezen bat egiten duelako. Beraz, ez hutsik egin, zain gaituzte eta zain izango zaitugu, indarrak batu ditzagun euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen etxeratzeko bidean. Bada garaia aldaketarako, eta horretarako, mobilizatzeko ardura eta, benetako inplikazioa ezinbestekoa dugu. Izan dezagun konponbidearen eta bakearen eraikuntzan aktiboak. Gogoan izan ere, auzoko 7 presoetatik, bi isolamenduan mantentzen dituztela eta 31 euskal preso direla egoera hau pairatzen dutenak, horren harira, datorren larunbatean, ekainak 16ko goizean Bilbon, "ISOLAMENDU ORO AMAITU" Salatzen dugu Ekimena gauzatuko dugu. Borrokan eta Salaketa bidean jarrai dezagun!!! Aski da!!!