Jon Urzelairen erailketaren 40. urtemuga

Guardia Zibilaren tiroen ondorioz hil zen Zorrotzan 1974ko irailaren 11n Jon Urzelai Imaz. Larunbatean, "Egia bide, askatasuna amets" lelopean ekitaldi politikoa izango da bere izena daraman parkean.

Beasainen, bere gaztaroa eman zuen herrian, parrandazale ospea zuen. Bere etxean ere gauza bera pentsatzen zuten sarri alde egiten zuelako bertatik eta bueltatzean lagun askorekinn itzultzen zelako. Soldadukako lagunak ziren, bere amaren esanetan. Eta Jon Urzelai, ETAko fronte militarrean, bere gautxori famaz baliatzen zen susmoak uxatzeko eta bere ekintzak naturaltzat irudikatzeko besteen aurrean. Atxilotua eta espetxeratua, Gipuzkoako Probintzia Ospitaletik askatu zuen komendo batek 1974ko uztailaren 6an. Hiru hile beranduago, hogeita sei urterekin, hilik erori zen Guardia Zibiliaren tiroak jasotzean.

Ekitaldia larunbatean

Irailaren 13an, larunbata, 12:30ean, Zorrotzako Jon Urzelai plazan "Egia bide, askatasuna amets" lelopean ekitaldi politikoa egingo dute.

 

Zorrotza.info