Prentsaurrekoa eta gero, Bideografik ekoiztetxeak egindako dokumentala proiektatu eta taldekideek diskoak sinatu dituzte. Aurkezpen arrakastatsua izan da eta hainbat izan dira Kafe Antzokira gerturatutako lagunak. Aurreratu dutenez hurrengo kontzertua martxoaren 7an eskainiko dute Durangon, Plateruena Antzokian.