Kafe Antzokia, Abando - Indautxu
Britainiar honen bira We Used To Party zikloaren barne dago. We Used To Party zikloa 2010ean jarri zuten martxan eta bertan artista ezagun batek gustukoen duen diskoa, oso osorik, jotzen du. Neil Halstead-en kasuan “The Velvet Underground & Nico” (1967) diskoa izango da. Badakizue, bananaren diskoa, rock-aren historiako lanik esanguratsuenetakoa. Neil Halstead 90. hamarkadan ‘Slowdive’ indie taldearen buru bezala ezagutu genuen. Ondoren, Mojave 3 taldean aritu zen eta, azkenik, bakarkako bideari ekin zion 2002an. Ordutik hona hiru disko kaleratu ditu.