Epaimahaian izango dira Moises Enbeita, bertsolari moduan ezagunagoa den arren, 2000ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan epaile-lanean hasi zen, Juanjo Respaldiza, Bizkaiko Ikastolen Elkartean bertsolaritzaren arduraduna, eta Leire Etxebarria, eta horiek erabakiko dute azkenean zein talderi eman txapela.
Sariei dagokienez, 2.000€ baino gehiagoko kopurua banatuko da: lehen saria, 1.260€koa, talde txapeldunarentzat, 900€ txapeldunordearentzat, 140€ bizkaieraz egokien moldatzen denarentzat eta 70€ finalistarik gaztearentzat.
Iaz txapelaren inguruko lehia 200 lagunek baino gehiagok jarraitu zuten zuzenean, gehienak bertsozale gazteak. Abesturiko olerkigintza hau, bizi-bizia eta bat-batekoa, dagoeneko masa-fenomeno bihurtu da Euskal Herrian.
Bertsolari gazteen XXII. BBK sariketako finala 2014
Eguna: Ostirala, martxoak 28
Ordua: 19:00
Tokia: Kafe Antzokia, Bilbo