100 ikaslek musika saioa eskainiko dute Campos Antzokian

uriola.eus 2014ko api. 7a, 09:15

Bilboko Udal Musika Eskolak musika ikuskizuna antolatu du arratsaldeko 19:00etan, Campos Antzokian. Bertan, eskolako sail ezberdinetako 100 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute eta musika estilo ezberdinetako errepertorioa eskainiko da.

Publiko zabalari zuzendutako saioa izango da. Ordu eta erdi inguruko kontzertuan, garai eta musika estilo ezberdinetako abestiak interpretatuko dituzte; abesti herrikoiak, Laboa, Mahr, Lavender, Rossini edota Lewisen lanak, besteak beste.

Publikoak musika formazio ezberdinen ikuskizunarekin gozatu ahal izango du; orkestrak, fanfarreak, Big Band, eta adin ezberdinetako saxo edo eskusoinu taldeak. Talde bakoitza eskolako bere irakasleak zuzenduko du.

Hitzordua 19:00etan izango da eta bertara joan nahi duenak gonbidapenak eskuratu beharko ditu Campos Antzokiko txarteldegian (bi pertsona bakoitzeko).
 
Egitaraua
 
1. Arambarri AkordeON! Taldea (Zuzendaria: Garbiñe Velasco)
- `Rhapsodie´…………………………… C. Mahr
 
2. BM Banda Txiki (Zuzendaria: Mikel Albistur)
- `Clockwise´………………………... C. Cowfles
- `Creatures in the attic´…….…. B. Balmages
- `Dragonfire´ ……………………….. P. Lavender
 
3. BM Fanfarria (Zuzendaria: Gorka Irurtia)
- `Gavotta´…………………………..… Herrikoia
- `Kontradantza´……………………. Herrikoia
- `Estalgiak´ …………………………… Herrikoia
- `Goiburu´…………………………….. Herrikoia
 
4. BM Saxofoi Taldeak (Zuzendaria: Joseba Bustamante)
a) Saxtelehena
- `Sea Song´…………………………… K. Street
- `Sway´…………………………………. K. Street
b) Saxteguna
- `The barber of Sevilla´……….. G. Rossini
c) Bilbaomusisa.x
- `The Bare Necessities´………… T. Gilkyson
d) Saxteazkena
- `The Pink Panter´…………………. H. Mancini
 
5. BM Orquesta (Zuzendaria: Ana Ispizua)
- `Ragtime´………………………. C. Bryant
- `Júpiter´…………………………. G. Holst
- `El Padrino´……………………. N. Rota
 
6. BM Big Band (Zuzendaria: Jerónimo Martín)
- `First time around´………… M. Lewis
- `What´s Cookin´……………. V. López