NH Villa de Bilbao, Abando - Indautxu
Juanpa la del Pipa eta Tamara Tañé: Jerezko Cantearen Belaunaldi bi "Gau Flamenkoen" zikloan. Jerezko Juan Moneo “El Torta” kantaorearen omenezkoa den aurtengo zikloak, oroimenean izango du hil berri den Paco de Lucia gitarra-jotzaile eta maisu handia.
Apirilaren 25ean, barikua, Jerezko Flamenkologia Katedrako Gitarrako 2012ko Sari nazionala den Antonio Higuerok lagunduko die. Txaloak jotzen, berriz, “Chícharo” eta Gregorio izango dituzte. Kontzertuak doakoak dira; nahikoa da tragoa hartzea giro flamenkoan murgiltzeko SilkenIndautxu, Hesperia Bilbao zein NH Villa de Bilbao hoteletan.