Bilbotarrek euren azken lana ‘Busco en tus labios. Lo mejor del deseo’ aurkeztuko dute ostiral eta larunbatean eskainiko dituzten bi kontzertuetan. Emanaldiak 22:00etan hasiko badira ere, Kafe Antzokiko ateak 21:30etan zabalduko dituzte. Jendetza egotea aurreikusten da, dagoeneko sarrerak agortuta baitaude.
Doctor Deseo taldearen hamalaugarren diskoa Kafe Antzokian aurkeztu zuten otsailaren 27an. ‘Busco en tus labios. Lo mejor del deseo’ izena eman diote azkenengo lanari eta euskarri dotorea du; CDa eta DVDa.