Lehenengo saioa, La Gata con Guantes, gaur -maiatzak 9- izango da 18:30ean. Compañia Pequeño Sastreren eskutik. Umei zuzenduta. Katu botaduna ipuin ezagunaren moldaketa da Katu eme eskularruduna. Musika Belliniren La sonnambula operaren moldaketa da, eta argumentuaren pasarte batzuk ere baditu.
Maiatzaren 16an 19:30ean Beethoven obra ikusgarri izango da Improptu taldearen eskutik. Mundu-mailan musikagile ezagunena denaren omenez, Beethoven benetako iraultzailea izan zen musikaren arloan. Musikaz gain, bere izaera ere ezagutuko dugu, bere handitasunak, mixeriak,maitasunaketamusika hainbeste indar eta emozioz egitera ulertzen lagunduko diguten gainerako zehaztasunak.
Maiatzaren 23an 19:30ean Al Otro Lado del Duende emanaldia aurrera eramango da. Gitarra eta kante flamenkoko ikuskizuna da, Beñat Arginzonizen Reflejos de Andalucía liburuan oinarrituta. Liburuko pasarte batzuetako zertzeladen bidez, flamenkoa ulertzeko eta gozatzeko gakoak emango dizkigute.
Amaitzeko, maiatzaren 30ean 19:30ean Cuarteto Lirico Bilbaok kontzertua egingo du. Operako eta zartzuelako aria, erromantza eta duorik ezagunenekin osatutako kontzertua, helburu duena jendeari hurbiltzea opera eta zartzuela eta interpretatuko diren piezen bitxikeriak eta nondik-norakoak ezagutaraztea. Aurretik, sarrera atsegina egingo da, piezak sortu zireneko giroa zein zen argitzeko.
Informazio gehiago hemen.