Musika-azoka da, urtean behin egiten dena, eta aurten Bilbon izango da. Azoka honek toki berean elkartuko ditu musika kolektibo iberoamerikarraeta musikaren arlokoprofesional europarrak. Iberoamerikan musika-industria emankor bat sortu da bertako artista, teknikari, diskoetxe, areto, jaialdi eta eskolekin. Industria horretan parte hartzen duten guztientzako plataforma profesionala izango da.
EXIB Musikan beraien errealitateak erakusteko, aukerak identifikatzeko eta beraien ondasun eta zerbitzu musikalak eskaintzeko aukera izango dute Europaren eta munduaren arteko trukerako testuinguru egoki batean.
Musika truke librerako beharrezkoak diren ondasunak, zerbitzuak eta ekoizpen-faktoreak barne hartzen dituen merkatu edo gizarte-esparru gisa antolatu da, eta urtean behingo hitzordu honetan gauzatuko diren jardueren helburua da ondasunen eta talentuen zirkulazioa bultzatzeko eta merkatu potentzialarekin kontaktuak izateko aukera berriak sortzeko gai den topaleku bihurtzea.
Nori dago zuzenduta
EXIB Musikak musika iberoamerikarraren errealitate, joera, estilo eta identitate guztiak barne hartu nahi ditu, eta beren errealitateetarako alternatibak proposatzeko, elkarrizketa sustatzeko eta estrategiak diseinatzen laguntzeko foro bihurtuko da.
Herritarrentzako eta musika management enpresei zuzenduta dago, agentziei, ekoizleei, erakusketa-areto publiko nahiz pribatuei, jaialdiei eta esparru eszenikoei; izan ere, bertan parte hartuz, beren eskaintzak aberasteko lagungarriak izan daitezkeen proposamen, talentu, proiektu, erritmo eta musika identitate berriak ezagutzeko aukera izango dute.
EXIB Musikan Prentsa espezializatua protagonista izango da. Aukeraz betetako testuinguru bat izango du, eta oso ekarpen baliotsua egingo du eskualde iberoamerikarreko musika ekimenen proiekziorako.