Andy eta Lana Wachowski zinegileek, ‘Matrix’ trilogiaren zuzendariek, udan estreinatuko duten ‘Jupiter Ascending’ pelikula iparramerikarreko sekuentzia batzuen filmaketa lanak errazteko bihar, osteguna, 10:00etatik 16:00etara bitartean, gutxi gora-behera, oinezkoen joan-etorriak etengo dira Zubizuri oinezko zaldainean, eta ondorioz, zubi honen erabiltzaileek Udaletxeko Zubia edota Arrupe Zubia erabili beharko dituzte alternatiba gisa.
Era berean, eguenean, barikuan eta zapatuan, aldizkako etenak egongo dira Arrupe Zubiko oinezkoen joan-etorrietan. Etenak gehienez bost minutukoak izango dira, eta ondorioz, ez da ordezko biderik ezarri beharrik izango.
Azkenik, ostiralean, hilak 9, 12:00etatik 16:00etara bitartean, gutxi gora-behera, aldizkako etenak egongo dira Maurice Ravel Etorbidetik Salbe Zubiranzko ibilgailu-zirkulazioan, eta trafikoa etenda geratuko da Txorierritik Guggenheim Museorantz doan Artxandako Tunelen adarrean. Ondorioz, bide hau erabiltzen duten ibilgailuak Deustuko Zubirantz desbideratuko dira.
Salbeko Zubiko beheranzko zirkulazioaren eten hauek zapatu goizean ere errepika daitezke filmaketa barikuan amaitzen ez baldin bada.