Javier Viar Bilboko Arte Eder Museoko zuzendariak eta Mikel Lertxundi komisarioak aurkeztu dabe erakusketea. Urte bi emon ditu ikertzen Lertxundik, egile bakotxaren datuak batu eta lanak topetan. Erakusketa honetan Lecanda Garamendi familiaren jaubetzako beharrak dagoz ikusgai. Hain zuzen be, orain urte bi hildako Bernando Lecanda izan zan, komisarioak gogoratu dauenez, proiektu honen bultzatzaile nagusia. Pena handia daukat ezin dauelako hemen egon, pozik ikusiko eban erakusketea, ganeratu dau.
Bederatzi Rocheltarren lanak batu dira, baina protagonismo berezia eskaintzen jakie Gustavo, Ricardo, Juan eta Juan Jose Rochelti. Danetara 64 lan ditue ikusgai, eta horreekaz batera, euren lagun izandako museoko bildumako parte diran Anselmo Guinea, Juan de Barroeta, Adolgo Guiard eta Dario Regoyosen zazpi pintura.
Ez da ohikoa familia batean, belaunaldi desbardinetan, eta danak insdustria arloan ibilita, hainbeste artista egotea, nabarmendu dau Viarrek. Euren aisialdian pinteteaz gain, bildumazaleak be baziran eta euren sasoiko artista eta arte munduko personaien lagunak bere bai.
Rocheltarren jardunaren lehenengo aztarnak 1870eko hamarkadakoak dira, ordukoak dira eta Ricardo, Gustavo eta Juanek sinatutako akuarela batzuk. Lehenengo biek paisaje tradizionalak maite zituen, industrializazinoaren eragina ez dabe erakutsi gura. Bilbo inguruko ikuspegi nostalgikoak dira nagusi euren lanean. Juanen 22 lan dagoz, bere obrea da ugariena erakusketak. Bere lanen sensibilidadea azpimarratu dau komisarioak. Aldatzen doan ingurua agiri da bere pinturetan, lantegi eta tximinia gitxi ikusten dira, azaldu dau. Dario de Regoyosen ikaslea izan zan Juan Jose, eta bere eragina nabarmena da. Rocheltar honen lanak izan dira gehien komerzializau diranak.
XIX. mendeko Bilbo uriaren garapen sozial, kultural eta ekonomikoan modu oso aktiboan hartu eban parte mende bate lehenago Bohemiatik etorritako familiak. Bilboko jaietako antolatzaileekaz lotura estua euken, erakusketak antolatzen zituen, kideetakoren batek liburu eta karteletarako marrazkiak egiten zituen eta abar.
Nagore Ferreira Zamalloa