LOMCE ostea irudikatu dute Unamunoko ikasleek

uriola.eus 2014ko maiatzaren 19a

2016. urteko irakaskuntza, ikasgeletako egunerokoa, irudikatu dute Unamuno institutuko hainbat ikaslek bideo batekin.

LOMCE legeari kritika egin diote Unamunoko Ikasle Abertzaleak eta Unamunoko Ikasle Asanbladak elkarlanean. LOMCEren "inposaketari" aurre egiten dioten "ikasle kementsu batzuk" dira bideoko protagonista. "LOMCEri su" ematen diotenak, alegia.