Ekimen honek erreferente bisual berriak sortzeko eta dinamizatzeko borondateari erantzuten dio. Kasu honetan, Henry Mooreren pieza monumentalak inguruarekin komunikatzen dira, bat datozelako berarekin edo kontrastea sortzen dutelako, eta inpaktu handia eragiten die aurrenekoz ikusten dituztenei. Asmo horrekin, erakusketek funtzio soziala betetzen dute: jakintzarako eta integraziorako bitartekoak dira, denen eskura daudenak gainera.
Henry Moore (1898-1986) eskultura modernoaren maisu handietakoa da. Bigarren Mundu Gerraren osteko hamarkadetan ospe handia lortu zuen mundu osoan kalean, espazio zibikoetan eta publikoetan, Eskozian zein Itsaso Gorriaren ertzetan, bere sorterri zen Castlefordeko (Ingalaterra) bigarren hezkuntzako eskolan nahiz Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan, ikusgai jarritako brontze monumentalen bidez. Henry Moore erakusketa Artea kalean programaren barruan sartzen da. Programa horrekin La Caixa Gizarte Ekintzak artea herritarrei hurbildu nahi die ohiko museoetatik eta erakusketa-aretoetatik at. Bilboko Udalaren laguntzaz antolatutako erakusketa osatzen duten zazpi brontze monumentalak bere ibilbidearen gailurrean zela egin zituen Moorek, 1960tik 1982ra bitartean, hain zuzen. Mooreren obraren gai nagusien adierazgarri dira eskulturok: figura etzanenganako lilura eta “ama-semea”-ri buruzko gaiak; giza figuraren eta paisaiaren, urbanoaren zein landatarraren, arteko araketa, naturalaren eta abstraktuaren arteko tentsioa; eta objektu naturalak eskultura bilakatzea.
‘Henry Moore. Artea kalean’ erakusketa Henry Moore Foundationen eta Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatu da. Gaur goizean Ibon Areso Bilboko Alkateak, Juan Pedro Badiola la Caixako Euskal Herriko eta Kantabriako zuzendariak eta Sebastiano Barassi Henry Moore Foundationeko kontserbatzaileak Henry Moore ireki dute erakusketa.