Doako bisita gidatuak Vista Alegre zezen plazan

uriola.eus 2014ko mai. 23a, 07:58

Kultura sailak zezen plaza barrutik ezagutzeko aukera emango du ekainean, doako bisita gidatuen programaren bidez. Ordu bat eta erdiko ibilbidean koadrilen patioa, zezenen apartatzea egiten den terraza, kapera eta zezen-museoa ezagutuko dituzte bisitariek.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak maiatzaren 26an, astelehena, zabalduko du Vista Alegre zezen plaza barrutik ezagutzeko inskribatze-epea. Publikoak plazaren txokorik bereizgarrienak ezagutzeko aukera izango du, hala nola, koadrilen patioa, zezenen apartatzea egiten den terraza, kapera eta zezen-museoa.

Bisitak egiteko derrigorrezkoa da datorren astelehenik aurrera, maiatzak 26, aldez aurreko izen-ematea egitea. Plazaren erreserba 010 herritarrentzako arreta-telefonoan egingo da. Ibilbideak, ordu bat eta erdiko iraupena daukate eta euskaraz, barikuetan, 10:00etan taldeetzat eta 11:45ean norbanakoentzat. Gaztelaniaz ere egingo dira astelehen eta martitzenetan, 11:00etan eta 17:00etan, eta eguazten eta eguenetan, 10:00etan eta 11:45ean.

Hurrengo bisita gidatua Basurtuko Ospitalea 

Udako atsedenaren ondoren, programa irailean itzuliko da, Basurtuko Ospitalerako bisita gidatuen bidez. Jatorriz, Bilboko Ospital Zibil Santua izenaz ezagutzen zen 1908an, modernitatearen ikur bilakatu zenean. Bisitan pabilioi guztiak lotzen dituen lurpeko pasabide-sarea edota dokumentuak garraiatzeko sistema pneumatikoa ezagutu ahal izango dira.