Eserialdia, Atzerritarren Bulegoari erantzukizunez joka dezala eskatzeko

uriola.eus 2014ko mai. 27a, 13:53

SOS Arrazakeria elkarteak salatu du etorkin talde batekin hartutako konpromisoari uko egin diola Atzerritarren Bulegoak.

 

Gaur goizean "Justizia, paperak eta lana nahi dugu" lelopean salatu du SOS Arrazakeria elkarteak atzerritar talde bati Atzerritar bulegoak hartutako erresidentzia baimena emateko konpromisoari uko egiteak. 2013an administrazioarekin kolaboratu zuten atzerritar talde bati erresidentzia baimena emateko konpromisoa hartu zuen Atzerritarren Bulegoak eta, haien esanetan, "orain ez du berritzerik nahi". Gertaera horren ondorioz, une honetan, Bizkaian, hiru prozedura zabalik daude. 

Aurretik datorren arazoa

2012an ehun pertsona baino gehiagori iruzur egin zieten, SOS Arrazakeriaren arabera, "lan kontratua eta enplegua zin eginez". Iruzurraren tranpan jausitakoek, kudeketa gastuengatik, 1.200 eta 2.000 euro bitarteko diru kopuruak ordaindu zituzten.