Elikagai transgenikoei buruzko gogoeta, ‘GMO: genetikoki eraldatutako organismoa’ dokumentala

uriola.eus 2014ko mai. 29a, 09:31

Jeremy Seifery dokumentalaren zuzendari eta gidoilariak jakien ekoizpen kate osoa errepasatu du, "janaren dugunaren inguruko ezagutzaz gogoeta egiteko". Proiekzioa, Zinebik urte osoan programazioari jarraipena emateko antolatzen duen ‘Hileko dokumentala’ programaren barruan eskaniko da gaur Multizine aretoetan.

‘GMO: Genetikoki Eraldatutako Organismoa’ filmak elikadura-segurtasunaren eta gure dietan txertatuz doazen transgenikoen auzi kezkagarria du aztergai. Jeremy Seifery zuzendari eta gidoilariak jaten dugunaren eta horrelako produktuak kontsumitzeak dakartzan ondorioen benetako ezagutzaz gogoeta egin du, sektoreko multinazionalak baztertuz gaur egun elikatzea posible ote den planteatuz. Filmak zuzendariak familiaren jantokitik egindako bidaia erakusten du, Haiti, Paris eta Norvegia bisitatuz, Monsanto konpainiako atariraino. Hauxe dugu nekazaritzarako produktu kimikoen hornitzaile nagusia, eta bertaratu bezain laster, Seifery handik bota dute, ezin azalpenik gabe.
 
Berlingo Jaialdian aurkeztutako lan honi esker, Seiferyk Dokumental Onenaren Saria irabazi zuen Berkshire International Film Festival delakoan (Erresuma Batua), baita Yaleko Jaialdiko Publikoaren Saria ere, Estatu Batuetan. Seifert-ek 2010ean egindako ‘DIVE!’ izenburuko lehen dokumentalean, Estatu Batuetan urtero zakarretara botatzen den elikagai kopuru handia aztertu zuen, 22 sari eskuratuz mundu osoko jaialdietan.
 
Saioa gaur, osteguna, maitzak 29, izango da Multizine aretoetan (Jose Maria Escuza 13), 20:00etan. Sarreraren prezioa 3,70 eurokoa da.

 

 

‘Hileko dokumentala’
ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak jarraipena emango dio martxotik aurrera urte osoko programazioari ‘Hileko dokumentala’ deritzon zikloaren bidez. Parallel 40 banaketa-etxeak eta DocsBarcelona Nazioarteko Dokumental Jaialdiak Atera Filmsekin lankidetzan Bilbora ekarriko duten ekimen honi esker, hilean behin, dokumental baten aldi bereko estreinaldia egingo da Espainia, Txile, Kolonbia eta Argentinako 53 aretok osatutako sarea zabalean, generoaren zaleei nazioarteko beste jaialdi batzuetan aukeratu edo saritu baina gerora ia-ia banaketa komertzialik ez duten lanez gozatzeko aukera emanez.
 
Parallel40 film dokumentalen zabalkundean espezializatu da duela 18 urtez geroztik, eta horretarako, 2005ean, 'Hileko dokumentala' delako ekimena sortu zuen, gaur egun Espainia, Txile, Argentina eta Kolonbiako 55 aretok osatutako sarea duena (orain Bilbo gaineratu zaie). Areto horietan, hilean behin, nazioarteko ospea lortu duen film dokumental luze baten aldi bereko estreinaldia egin ohi da. Honen sortzailea, Joan Gonzalez, DocsBarcelonaren zuzendaria eta Memorimage jaialdiaren programatzailea da. Iaz, EDN Award saria eskuratu zuen hogeita hamar urteko karreraren eskerronez.