Indautxun ere bultzada emango diote erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kateari

uriola.eus 2014ko mai. 28a, 11:00

Datorren ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katearen entsegu modura, Gure Esku Dago dinamikak giza kate bat antolatu du Indautxun maiatzaren 30ean, ostirala.

Beste auzo askotan bezala, Indautxun ere ekainaren 8ko giza kateari bultzada emango diote. Horretarako, maiatzaren 30ean, ostirala, Ercilla kaletik hasi eta Indautxuko plaza zein plaza Eliptikoa batuko dituen giza katean egingo dute, 20:30ean.

Bestalde, ekainaren 8ari begira, gaur da giza katerako kilometroak erosteko eta autobusetan izena emateko azken eguna.