Gaur, ekainak 6, jaialdia itxiko da, literatura inprobisatuari buruzko topaketa batekin. Emanaldia eskainiko da rapa, bertsoak eta futbola uztartuta, eta parte-hartzaileak Hasha, Kloy, Reiro eta Shintoma raperoak eta Sustrai Colina, Odei Barroso, Miren Amuriza eta Aitor Sarriegi bertsolariak izango dira, DJ Zeusen animazioarekin. Hitzordua, 20:00etan, BBK aretoan. Sarrera doakoa.
Bestalde, Rekalde Aretoan ikusgai dago Futbola eta otartekoak: Komikia eta futbolaren arteko harremanera hurbilketa erakusketa.