Giza kate erraldoiaren atarian, indautxutarrek beraiena osatu dute

uriola.eus 2014ko eka. 2a, 08:30

Gure Esku dago-Indautxu
Hurrengo igandeko giza kate erraldoia baino lehen, joan den ostiralean Indautxuko lagunek giza katea osatu zuten auzoan, giro ezin hobean.

600 lagunek izena eman dute Indautxun ekainaren 8ko giza katean parte hartzeko. Pozarren daude Gure Esku Dago lantaldeko kideak egindako lanagatik eta lortutako erantzunagatik. Bederatzi autobus betetzera iritsi dira.

Aste honetan, azken aste honetan, izango da oraindik izena emateko aukera. Ercilla kalean, hotelaren parean, informazio mahaia ipiniko baitute 18:00etatik 20:00etara.

Joan den ostiral arratsaldean, Indautxu eta Eliptika plazak lotu zituen giza kateak herritar ugari elkartu zituen. 500 inguru antolatzaileen esanetan.

Kirruli Kultura Elkartea: Indautxu ere Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde

Informazioa eta antolaketa

50.000 pertsona baino gehiago, 700 autobus eta milaka autotan, antolatzea da une honetan giza kateko arduradunen kezka nagusia. Informazioa eta gomendioak emateko 2.500 boluntario prest izango dira. Nor bere kilometrora arazo gabe heltzeko aholkua, honakoa: herriz herri eta auzoz auzo antolatutako autobusetan joan-etorria egitea.

Ekainaren 8ko giza katea ahalik eta ondoen gauzatzeko gida hemen