uriola.eus

Patxi De La Fuente: "Atzerritarrei iruzurra egin ahal zaien mezua zabaltzen ari da"

  Jendartea  Abando - Indautxu
Bigarrenez bertan behera geratu da ustez 20 atzerritarri iruzur egin zien enpresaren kontrako epaiketa. SOS Arrazakeriak elkarretaratzea deitu zuen atzo, epaitegien aurrean, egoera errefusatzeko.

20 etorkini maula egitea egotzita, enpres,a bateko kudeatzaileak eta bere laguntzaileak epaiketa izan behar zuten atzo Bilboko epaitegietako 2. salan baina beste behin, bertan behera geratu zen. SOS Arrazakeria plataformak elkarretaratzea egin zuen kanpoaldean "Queremos justicia, papeles y trabajo" lelopean, iruzurra jasan duten atzerritarren egoera salatzeko.

Epaileak auzia bertan behera geratzea onartu zuen, iruzurra egitea egotzi dioten enpresako kudeatzaileak bihotzeko gaitza duela argudiatu eta gero. 2013ko urriaren 28an ere, hitzordua atzeratu behar izan zen kudeatzailea ez agertzearen ondorioz.

Kaltetuen arabera, 2011ko abuztua eta urria bitartean kudeatzaileak lana eskaini zien bi lantegi ezberdinetan eta ordainetan, 1.500 euro inguru ordaindu zituen bakoitzak. Atzerritarren bulegoak atzera bota zituen eskaerak, "bi enpresa horiek hainbat kontraturi aurre egiteko eukera ekonomikorik ez zutela" argudiatuz. Beraz, 20 lagunak lan eta bizileku baimenik gabe geratu ziren.

Salaketa jarrita ere, prozesua oso luzea izaten hari da eta momentu oro, etorkinak kaleratzeko arriskuan bizi dira. 2013an, Eusko Jaurlaritza, Lan Ikuskaritza, SOS Arrazakeria eta Atzerritartasun Bulegoaren negoziazioen ondorioz, urtebeteko erresidentzia baimena lortu zuten atzerritarrentzat, epaiketa burutu bitartean. Baina urte hori igaro denean, ez diete baimena luzatu.

Patxi De La Fuente, SOS Arrazakeria plataformako abokatuaren esanetan, "bidali nahi duten mezua argia da: atzerritarrei iruzurra egin al zaie, oso zaila izango baita iruzurra egin duen pertsona kondenatzea". Era berean, abokatuaren ustez, etorkinak ere beti izango du beldur hori poliziarengana jo eta salaketa jartzeko; "iruzurra beti joan daitekeelako bere aurka". Beraz, egoera honen aurrean, "epaitegietan gauzak oso geldo" doazela azpimarratu du.

Elkarretaratzearen bidez, maula pairatu zuten lagunek, euren egoera legeztatzea eskatu zuten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa