Kafe Antzokia, Abando - Indautxu
‘Keinuka Mugaz Gaindi…un guiño, un sueño’ giza balioei buruzko film pedagogikoa da. Protagonista gisa haurrak hartuta, Euskal Herriko eta Kubako 20 ikastetxek osatu duten ikus-entzunezko honen bidez, munduan hain gutxietsita dauden balio aurrerakoien aldeko postura tinkoa egin nahi dugu.
Horretarako bi herrien ikastetxeak senidetu eta elkarrekin helburu argi baten alde egin zuten: muga, kultura eta desberdintasunen gainetik dauden oinarrizko jarrera eta portaera gizatiarrak bultzatzea eta aldarrikatzea; denon artean mundu justu eta libreago baterantz abiatzeko asmoz.
Parte hartu duten ikastetxeak:
Euskal Herria: Urretxindorra ikastola – Lemoako ikastexea – Intxixu ikastetxea – Zurbarango ikastetxea – Kukullaga ikastetxea – Artxandape ikastola – La Salle ikastetxea – Kurkuluxetan antzerki eskola – Kukuke antzerki eskola
Kuba: Escuela 26 de Julio (Moncada) – Escuela Frank País – Escuela Arcid Dubergel – Escuela Día de la Victoria – Escuela Americo César Desliz – Escuela Eduardo Ortega – Escuela Pastor Martínez – Escuela Abel Santamaría – Escuela Eduardo René – Escuela 2 de Diciembre
Zuzendaritza eta Koordinazioa: Rita Naveira – Koldo Zelestino
Soinu Banda Nagusia:
• Letra: Joseba Sarrionaindia
• Musika: Danieuris y Daniellis Moya
• Konponketak: Joserra Gutiérrez
Ekoizlea: Kurkuluxetan elkartea