Abian da 'Bilbon, hiri mundu bat' foroa

uriola.eus 2014ko eka. 12a, 08:41

XXI. mendean hirien erronkei buruz eztabaidatzeko foroa hasiko da gaur Euskalduna Jauregian.

Gaur hasiko da Ameriketako Estatu Batuetako German Marshall Fund erakundeak eta Bilboko Udalak Bilbao Urban Innovation and Leadership Dialogues (BUILD) forua Euskalduna Jauregiko Bizkaia aretoan. German Marshall Fund-aren Presidentea den Karen Donfried eta Alkatearen Kabinetearen Zuzendari Delegatua den Andoni Aldekoaren egonarekin hasiera emango dio ekimenak. Foroak ekainaren 14ra arte bide izango du, non, Bilboko Udaletxearen Alkateordea Ibone Bengoetxeak hainbat herrialdetatik etorritako adituen aurrean azalduko duen hiriaren transformazio prozesua.

Gaur egun, humanitatearen %50a hirietan bizi da eta aurreikuspenak arabera, 2030erako, ia %60a bizi izango da hirietan. Hiriak aukera-esparruak dira, baita gatazkarako esparruak ere, eta bizitasuna, iraunkortasua, kohesioa, gobernu egonkortasuna edo pertsonen bizi-kalitatea bezalako erronka handien gainean hausnartzea du helburu BUILDek.

 

Mundu mailako adituak

116 lider hartuko dute parte foroan, % 53a Estatu Batuetatik iritsi da, % 25a Euskaditik eta estatutik, eta gainerako % 22a Europako beste herrialde batzuetatik. Adituen artean Estatu Batuetako Atlanta, Detroit, New York, Cleveland eta Charlotte hirietako udal ordezkariak daude, baita Birmingham (Erresuma Batua), Amsterdam (Herbehereak) eta Nynäshamn (Suedia) Europako hirietakoak ere, besteak beste.