Justizia euskaraz, zergatik ez?

uriola.eus 2014ko eka. 27a, 07:30

http://www.blogari.net/guehe
Galdera honi erantzun nahi dio Bazkuneko Abokatu Euskaldunen Batzordeak, eta horretarako gaur, ostirala, Bazkuneko areto nagusian, jardunaldia antolatu du Praktika Juridikora Eskolarekin batera.

 

Bizkaiko Abokatuen Bazkunak gizartearekiko euskarazko zerbitzuak eta abokatuek euskaraz jarduteko prestakuntza bermatzen ditu. Hala ere, Justizian euskararen izatea bera "zalantzan dago", horrek sorrarazi litzaken "aurriritziekin".

1978an, Espainiar Konstituzioak bere 3.2 artikuluan eta 1979an, Gernikako Estatutuaren 6.artikuluak euskara hizkuntza ofizialtzat onartu zuten. Egun, itzultzaile gabeko euskarazko epaiketarik ez dago. Zergatik ez daude goitik beherako euskarazko epaiketak? 35 urte eta gero, zerk eragozten du? Eusko Jaurlaritzak Auzia Euskaraz proiektua plazaratu du. Nahiko izango da epaiketak euskara hutsean ikusi ahal izateko?

Galderoi erantzuteko, magistratu, fiskal, idazkari eta justizia administrazioko langile euskaldunak etorriko dira, abokatu batekin batera.

Bazkuneko Abokatu Euskaldunen Batzordeak jardunaldira jende oro gonbidatzen du. "Ea behingoz, elkarrekin eta behin betiko, euskarazko Justizia lortzen den".

Hizlariak

Jardunaldian parte hartuko duten hizlariak honakoak izango dira:

Idazkari Judiziala: Jone Agirre Elso. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizi Auzitegiko idazkari judiziala zigor eta zibil arloetan.

Fiskala: Leire Unzueta Elorriaga. Bizkaiko Probintziako Entzutegiko Fiskala.

LABeko ordezkaria Bizkaiko Justizia Administrazioan: Loreto Cabo Maguregi.

Epailea: Juan Manuel Iruretagoyena Sanz. 1go Zigor arloko Bizkaiko Probintzia Entzutegiko Magistratua.

Abokatu Euskaldunen ikuspuntua azalduko duen abokatua: Jaime Elias Ortega.

Jardunaldia

Gaur, ekainak 27 ostirala, 10:30ean Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren areto nagusian.

Izena emateko, idatzi mezua: epj@icasv-bilbao.com