Unibertsoaren misteriorik handienetakoa argitu nahian dabiltzanen lana ikusgai

uriola.eus 2014ko eka. 26a, 08:40
Materia osoaren jatorriari lotutako Higgsen bosoiaren edo ‘Jainkoaren partikula’-ren bila dabiltzan 10.000 zientzialari inguruk nola lan egiten duten erakusten du Mark Levinson zuzendariak ‘Particle Fever’ filmean. Gaur, ikusgai izango da Multi aretoetan.

 

Unibertsoaren misteriorik handienetakoa argitu nahian dabiltzan ehun herrialdetako 10.000 zientzialari baino gehiagoren zeregina ulertzen laguntzen du ‘Particle Fever’ filmak. Guzti-guztiek Higgsen bosoia aurkitu nahi dute, ‘Jainkoaren partikula’ deritzona, materia osoaren jatorrian dagoela frogatu ahal izango duten ustean. Dokumental honen bidez, Mark Levinsonek Ikerketa Nuklearrerako Europar Erakundeak Genevan Big Bang-a gertatu zen egoera errekreatzeko erabiltzen duen partikula-azeleragailu handiaren funtzionamendua erakusten du.

Mark Levinson Partikulen Fisikan doktoratu zen Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia), eta zinemaren munduan, Anthony Minghella, Francis Coppola, Tom Tykwer, Milos Forman eta David Fincherekin lan egin du. Dokumental honetan, ‘Apocalypse Now’ eta ‘Il Padrino’ bezalako filmen muntaketan jardun duen Walter Murcekin batera lan egin du. ‘Particle Fever’ filmak publikoaren saria irabazi zuen Sheffieldeko Jaialdian.

ZINEBI jaialdiaren Hileko Dokumentala zikloaren baitan ikusi ahalko da gaur, hilak 26, ‘Particle Fever’ film estatubatuarra Multizine aretoetan (Jose Maria Escuza 13), 20:00etan. Sarreraren prezioa 3,70 eurokoa da.