Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren hitzak asko aldatu dira astebeteko epean. Joan den astean Ibaiganeko ikasleak "blokean" leku aldatuko zirela bazioen, atzo guraso elkarteari adierazi zion ez zela posible izango 280ko ikasle taldea elkarrekin mantentzea.
Bigarren Hezkuntzako ikasleek elkarrekin jarraitzeko aukera izango dute hurrengo ikasturtean. Baieztatu ez den arren, Ibaiganetik hurbil dagoen Salesianos ikastetxea lekua egiteko prest agertu da.
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen egorea bestelakoa da. Hezkuntza Sailak eskaini dien aukera ez da gurasoen gustukoa izan. Kokapenagatik autobus eta jantoki zerbitzua erabili beharko dutela eta, "familia askok ezingo dietela gastu horiei aurre egin" adierazi dute Ibaiganeko ahots batzuk. Hortaz, Hezkuntza Sailaren bigarren proposamena umeak ikastetxe publikoetara bideratzea da.
Bitartean, Ibaiganeko 38 langileek euren etorkizunaren berri jakin gabe jarraitzen dute. Ez dute ez Sagrado Corazon -ikastetxea lagunarte horren menpe dago- ez Kristau Eskokaren erantzunik jaso.
Gurasoek gaur batzarrak egingo dituzte Hezkuntza Sailaren proposamenak aztertzeko.