'Irakurri, plazer eta eskubide bat' erakusketea antolatu dabe Alondegian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 26a, 20:30
Bilboko Alondigako Mediateka BBK-k garagarrilaren 1etik 20ra bitartean, Irakurketa Erraza kontzeptuari buruzko Irakurri, plazer eta eskubide bat erakusketea jarriko dau martxan.

Irakurketa Errazako materialeak arreta bereziz eginda dagoz, arazo sozial, psikiko edo bestelako arrazoiakaitik irakurteko zein ulertzeko zailtasunak dituen edozein personak irakur daian. Aitatau materialak informazino erraz eta ulergarrian eta hainbat alkartek irakurzaletasuna bultzatzeko daben beharrizanei erantzuteko eginak izan dira.

Irakurketa, plazer eta eskubide bat erakusketeak irakurketa erraza zer dan azaltzeko materialak batzen ditu, informazinoa persona kopuru handiago bati, materiale hau erabilten daben ikusle potentzialari eta alkarte horreekaz lan egiten daben profesionalei helarazoteko asmoz.

Bizkaie!

Irakurri osorik