Chiharu Shiota Osaka urian jaio zan, 1972an, baina ia hogei urte dira Berlinen bizi dala. 2000. urtetik aurrera, hainbat erakusketatan parte hartu dau, mundu osoan zehar. Igaz, bere lanak Art Basel arte garaikide azokan egon ziran. Bere The Key in the Hand lana Japoniaren ordezkari izango da Veneziako Biurtekoan, 2015ean.
State of Being, Kimono Dress piezea museoko Japoniar artea eta japonismoa erakusketearen kontrapuntu garaikidea da. Serie bateko zatia da. Bilduma honetan, egileak objektu bat hartu eta hari baltz batzuen artean eskegita erakusten dau. Lan honetako protagonistea Osakan topautako kimono tradizional bat da, zetazkoa, eta hōmongi dalako muetakoa. Jaiotza, tearen zeremonia eta ezkontzetan erabilten dira hōmongi kimonoak, beti be ospakizun alaietan, egileak berak dinoanez. Kimono horrek momentu zoriontsu asko bizi izan ditu -ganeratzen dau- bere ugazabek horretarako erabili eben eta orain geugaz bizi dabe. Gomutapen horreek buruan nituala sortu neban piezea.
Bizkaie!