Uztailaren 18an, ostirala, 22:00etan Gau Flamenkoa ikuskizuna eskainiko dute Bilbao 700 Fundazioak eta Bilbao Flamenco Elkarteak Silken Indautxu hotelean. Juanjo Navas eta Lander Egaña, “Maizenita” bilbotarrak izango dira gaueko protagonistak.
Lehenengoa, Pepe Cordoba kantariaren iloba da eta harengandik jaso zituen ‘cante’ flamenkorako zaletasuna. Orain urte asko erabaki zuen zaletasun hori garatzea: irratian debutatu zuen eta kantaldi eta jaialdi ugaritan hartu zuen parte, batez ere Estatuko iparraldean, Canela de San Roque edo Pepe Habichuela gitarrista bezalako artista handiekin batera. Juanjok ikuskizun desberdinetan ibili izan da, adibidez “Luna Nueva”, Ajenjo konpainiarena, non flamenkoa, euskal dantzak eta gaur egungo dantza nahasten baitira. Gaur egun bere lehen grabazioa prestatzen ari da, Beñat Arginzoniz idazlearen "Reflejos de Andalucía" liburuko poemen egokitzapen bat. Aldi berean, Txaleo taldeko partaide da, non flamenkoa eta txalaparta uztartzen diren, eta denbora darama "Verea de En Medio" taldearekin kolaboratzen, Curro Bermejo gitarrista granadarrarekin batera. Hain zuzen ere, Curro izango du alboan kontzertu honetan, Lidia de Lorenzo eta Julen Biain-en txaloekin batera.
Bere aldetik, Lander Egaña "Maizenita" Bilbon jaio zen 1989an eta cante flamenkoaren balio gazteetako bat da. Orain hiru urte Jerez de la Frontera bizi da eta bertan lantzen eta garatzen ditu bere gaitasun artistikoak. Andaluziako hainbat tablao, lagunarte flamenko eta kultur zentrotan aritu izan da, bai eta Jerezeko Jaialdi Flamenkoaren azken edizioetan ere, artista ospetsuekin batera: Juan Moneo “El Torta”, edo Gualberto sitar-jotzailea. 2012an Donostiako “La Paquera de Jerez” Peñako Cante Flamenkoko XIII. Lehiaketako Lehen Saria eta Ohorezko Saria lortu zituen. Flamenkorako daukan zaletasunak eta konpromisoak eta bere jatorri geografikoak interesa piztu dute komunikabideetan eta bere ibilbidea eta kantatzeko modua zabaldu dituzte.
Sarrera librea eta doakoa izango da.