Urtiaga sopranoak eta Stephen Hopkins piano-joleak kontzertu lirikoa eskainiko dute gaur

uriola.eus 2014ko uzt. 17a, 08:05

colaboracionsinanimodelucro.blogspot.com

Aforoa bete arte doako sarrera izango da eta Jesus Aranbarriren Zortzi euskal kanta eta Joaquin Turinaren Poema en forma de canciones joko dituzte beste askoren artean, Bidebarrietan.

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, Urtiaga Bilboko sopranoak eta Stephen Hopkins piano joleak kontzertu lirikoa eskainiko dute Bidebarrietako liburutegiko Ekitaldi Aretoan. Jesus Aranbarriren Zortzi euskal kanta eta Joaquin Turinaren Poema en forma de canciones, Mirentxu (Guridi), La Bohème (Puccini), Tristesse (Chopin), La fille du régiment (Donizetti) eta La Marchenera (Torroba) operetatik ateratako zenbait doinurekin batera, joko dituzte.

Amaia Urtiagak Peter Westergaard-en Alice in Wonderland operaren mundu mailako estreinaldian egin zuen bere debut profesionala, Contemporary Opera Center of New York konpainia ospetsuaren eskutik. Amaia oso ezaguna da nazioartean, Wolf, Berlioz, Turina, Aranbarri, Ravel eta beste hainbaten doinuak uztartuz eskaini dituen kontzertu eta errezitaldiengatik. Vienan bizi da, eta gaur egungo lirikan dagoen euskal artista gazterik oparoenetakoa da.

Stephen Hopkins-ek lau urte bete berri ditu Vienako Estatuko Operan errepertorio-jotzaile gisa, eta makina bat errezitalditan parte hartu du Estatu Batuetan, Mexikon, Euskadin eta Austrian. Yaleko Unibertsitatean ikasketak egin eta Princetongo Westminster Choir College delakoan graduatu zen. 2010ean Vienara iritsi zen, eta horrez geroztik, hamabi opera baino gehiagoren prestaketa musikalaz arduratu da, aldian aldiko opera-kantari eta zuzendari onenekin elkarlanean. Kritikak errezitaldietako akonpainamendua egiteko erabiltzen duen era fin eta sentiberagatik txalotu du, eta garrantzi handiko erreferentzia bilakatu da Vienako musika giroan.

Programa

Lehenengo zatia

1."Ocho canciones vascas", Jesus Arambarrirena.
- Txalopin Txalo
- Nere Maitia
- Ata ttan-ttan
- Ttun, kurrun, kuttun
- Arranoak bartuetan
- Ainoarra ñimiño
- Anderegeya
- Amak ezkondu ninduen

2. "Poema en forma de canciones", Joaquín Turinarena.
- Dedicatoria: piano solo
- Nunca olvida
- Cantares
- Los dos miedos
- Las locas por amor

Bigarren zatia

- “Il Bacio”, de Arditi
- “Goizeko eguzki argiak- Loreen kanta” (fragmento de "Mirentxu", de J. Guridi)
- “Quando m'en vo” (fragmento de "La Bohème",  de Puccini)
- Pianoa bakarrik: Étude Op.10, No.3 en Mi Mayor, "Tristesse", de F. Chopin
- “Il faut partir” (fragmento de "La fille du régiment", de Donizetti)
- “La petenera” (fragmento de "La Marchenera", de Torroba)