L'Assemblea Nacional Catalana-Euskal Herria taldea irailean aurkeztuko da Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Zenbat Gara Elkartea 2014ko uzt. 21a, 07:30

L'Assemblea Nacional Catalana-Euskal Herria taldeak, Zenbat Gara elkartearekin batera, bere aurkezpen ofiziala egingo du irailaren 9an, 20:00etan, Kafe Antzokian.

Aurkezpena Assemblea Nacional Catalanaren lehendakariorde Jaume Marfany jaunak egingo du, eta ondoren eztabaida-mahaia izango da Katalunian bizi den prozesuaren giltzarriez hitz egiteko eta Euskal Herrian atera daitezkeen ondorioez. Solasaldian Gorka Knörr kantariak parte hartuko du.

Ekitaldia amaieran mokaua eskainiko da.

Bertara joateko baieztapena erregutzen dute antolatzaileek euskalherria@assemblea.cat helbide elektronikoan.