Israel Gazan egiten ari den "sarraskia" salatzeko, bi protestaldi deitu dituzte aste honetan. Lehena atzo izan zen Ercilla kalean, Premiere "sionisten" dendaren aurrean. 11:00etan 50 lagun inguru kontzentratu ziren, eta enpresa "sionistei" boikot egiteko deia zabaldu dituzte zuten.
Gaur, uztailak 23, izango da bigarrena. Manifestazioa deitu dute -bigarrena bi astetan- 19:00etan Jesusen Bihotzetik abiatuta.
Deialdiekin bat egin dute: Komite Internazionalistak, Askapena, Asociación Paz con Dignidad, Asociación Palestina Biladi, Coordinadora de ONGD de Euskadi, Fundación Paz y Solidaridad (CC.OO.), STEE-EILAS, ESK, Baskale, Mundubat, SODePAZ, Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas, PCE-EPK, Sare Antifaxista, GITE-IPES, Bizilur, Ezker Anitza – IU, CNT, Asamblea de Mujeres de Bizkaia, AFD International, Comités de solidaridad Palestina - Euskal Herria, Iniciativas de Cooperación y Desarrollo, ELA, LAB, Aralar, Alternatiba, Antikapitalistak, Pentsionistak martxan, Ikasle Abertzaleak, Mugarik Gabe eta Ernaik.