Iker Serranoren 'Basoko zaindaria' erakusketea ikusgai Rekalde aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko uzt. 23a, 08:45

Bilbon bizi dan artista iruindarraren erakusketea Bizkaiko Foru Aldundiaren Barriek programearen barruan aurkeztu dabe Rekalde aretoko Kabinete Abstraktua izeneko aretoan. Basaoko zaindaria erakusketea abuztuaren 31ra bitartean egongo da ikusgai.

Basoko zaindaria lana Isolarios izeneko egitasmo zabalago baten barruan dago. Isolariosek 2010 eta 2014 urteen artean sortutako lanik gehienak hartzen ditu, eta aurten, apirilean, Cuadernos de Utopia argitaletxeak papelean kaleratu eban, Jaurlaritzearen laguntzinoagaz. Isolarios egitasmoak, eta horren barruko azpiegitasmoek, Iker Serranoren tesiaren emoitza plastikoa dira.

Iker Serrano (Iruñea, 1982) Bilbon bizi da, eta bertan lan egiten dau. Arte Eder ikasketak egin zituan EHUn, eta orain Bidaiari buruzko begirada bat plastikan. Kontakizun piktorikoaren gertakizunaren bidez doktorego-tesia prestatzen dabil, Jesus Mari Lazkano eta Lourdes de La Villa doktoreen zuzendaritzapean.

Serranok ondoko beka eta sariak jaso ditu, besteak beste: Eusko Jaurlaritzearen ikerlariak prestatzeko bekea (2010-2014), Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastikoetarako bekea (2013), BilbaoArte Fundazinoko artista egoiliarra (2010), Nafarroako artista gazteen 1. saria (2011), Iruñeko artista gazteen 2. saria (2009) eta Nafarroako Gobernuaren Ellos Crean 1. saria (2007).

Banakako erakusketok egin ditu azkenaldion: El Guardián del Bosque,Utopia Parkway (Madril, 2014); Retorno a la Isla, NUP (2013); Viaje e Isla 2.1., Windsor Kulturgintza Galeria (Bilbo, 2012); Viaje e Isla, BilbaoArte Fundazinoa (2011); Entre cazador y Explorador para NEXT, Montehermoso Kulturunea (Vitoria-Gasteiz, 2010).

Bizkaie!