Brucknerren 'Erromantika', Gazte Okestraren lan "zailenetakoa"

uriola.eus 2014ko uzt. 23a, 08:48

Euskal Herriko Gazte Orkestrak inoiz jo duen programarik "zailenetakoari" egingo dio aurre gaur iluntzean Euskalduna jauregian. Anton Brucknerren 4. sinfoniari. 

70 musikarien erronka Brucknerren 'Erromantika' sinfonia taularatzea izango da, orkestrak inoiz jo duen lanik "zailenetakoa". Musikari gazteak "gero eta merkatu global eta gogorragoan lehiakorrak izatea" da orkestraren arduradunen helburua.

Hamazazpigarren denboraldi honetan Gazte Orkestrak zapaldu ditu jada Printzipe -Gasteizen- eta Victoria Eugenia antzokiak -Donostian-. Gaur, 20:00etan, Euskalduna jauregiaren txanda izango da. Juan Jose Oconek zuzenduko du orkestra.

EGO

1997an sortu zutenetik, 1.200 neska-mutil baino gehiago pasatu dira Euskal Herriko Gazte Orkestratik, eta musika sinfonikoko eta ganberako musikako 150 kontzertu baino gehiago eman dituzte, 120.000 ikus-entzule baino gehiagorentzat.