Nabigazioa eta nabigatzaileak irailean lehenengoz egitekoa den jaialdiaren ardatz

uriola.eus 2014ko uzt. 23a, 17:09

Sail In Festival jaialdia aurkeztu dute Itsas Museoan. Irailean, lau egunez, munduko belaren hiriburu bihurtuko da Bilbo. 

Bederatzi herrialdetako 30 film, nazioarteko entzute handiko hainbat nabigatzaile gonbidatu eta munduko bela-argazkilari hoberenetakoen erakusketak izango dira.

Jaialdia zabaltzeko, irailaren 4ean gazte nabigatzaile Laura Dekker izango da, bere istorioari buruzko filma Maidentrip aurkezteko. Komunikabideetan eztanda handia izan zuen istorioak bere ametsa 14 urterekin munduari bira belaz bakarka ematea bete zuela jakin zenean.