CNT sindikatuak elkarretaratzea burutu du, beste behin, Ercilla hotelaren aurrean. Erakundeko idazkariek aditzera eman dutenez, hurrengo asteetan errepikatuko da gertakaria. "Hoteleko langileok bizi dugun errealitatea turistei eta biztanlei ezagutaraztea nahi dugu, eta udako zenbait momentu zehatzetan presente egongo gara", adierazi dute.
Sindikatuak gogorarazi du urtebete daramala hoteleko zuzendaritzarekin elkartzeko eskatzen, eta "erantzun bakarra isiltasuna izan da". Patronalak jarrera horrekin jarraitzen duen bitartean, CNTk mobilizatzen jarraituko duela azpimarratu du. "Gero eta jende gehiagok ezagutuko ditu enpresak langileriarekin erabiltzen duen prozedura", eta gauzak aldatzen ez badira, Ercilla hotelak uda "bero-beroa" biziko duela gehitu du.