La Salve garagardo iratzarri berriaren jendaurreko aurkezpena

uriola.eus 2014ko uzt. 29a, 09:30

"Jatorria, Historia, Maitasuna: ez gara jaio, iratzarri egin gara" goiburuarekin aurkeztuko zaie bilbotarrei La Salve garagardoa. Hitzordua, gaur Zabalgune plazako Ein Prosit Bilbao tabernan 20:00etan.

Abuztuaren 8tik aurrera Bilboko garagardoa, La Salve izenekoa, edateko aukera izango da. Tabernetan eta dendetan aurkituko dute garagardozaleek, baita Aste Nagusian hainbat txosnetan ere.

70eko hamarkadan desagertu zen Bilbon ekoizten zen La Salve garagardoa. Izan zituen langileen artean bakarrak dirau bizirik. "Hunkitu" egin da garagardoaren proiektua berreskuratu dela jakitean. Maria Perez-Yarzak era halaxe dago, "hunkituta". Maria La Salve garagardo egileen laugarren belaunaldiko kide da.

La Salve berreskuratu duen lagun taldeak ez du jatorrizko La Salveren egileekin loturarik, baina bai harreman estua. Jon Ruiz da sustatzaileetako bat, eta ilusio handiz aurkeztu zuen uztailaren 17an komunikabideen aurrean garagardo berria Maria Perez-Yarzak eta Jacobo Perez-Yarzak lagunduta. "Bilboko garagardoa jaio baino, iratzarri dela" adierazi zuen Ruizek agerraldian. Bere aburuz "denok dakigu garagardoa edaten, baina gutxik dakite garagardoa egiten". Kalitatezko garagardoa egiteko Alberto Pacheco Errioxako artisau garagardogile adituaren laguntza izan dute.

Hiru milioiko inbertsioa egin dute La Salven Jon Ruiz eta lagunek. 2015erako 200.000 litro ekoiztu nahi dituzte eta "garagardotegi txiki bat martxan izan". 2016an lantegi propioa zabaltzea dute amets, "ziurrenik Zorrotzaurren", eta "urtean bost milioi litro ekoiztera heltzea".

Bilbon ez ezik Bizkaia osoan zabalduko dute La Salve. Abuztuaren 8tik aurrera izango da hori.

[2014/07/16] La Salve garagardoaren aurkezpena egingo dute gaur